205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2421/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Neus Jordá Sirera andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zer­bitzuko funtzionario izendatzen duena, Pediatriako barrutiko fakul­tatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua eslei­tzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 21eko 88E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaimahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 23ko 637E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 81. Nafa­rro­ako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa), deialdian onartutako eta bazter­tutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1562E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafa­rroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 1334/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako 2 izangaiak izendatu ziren.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, eta lanpostuaz jabetzen denetik borondatezko eszedentziak eman ondoren, izendatutako izangaiak administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari direlako, lanpostu hutsak bete dira gainditu dutenen zerrendan hurrengo ageri diren izangaiekin. Izangai horiek Funtzio Publikoko zuzen­dari nagusiaren uztailaren 26ko 1931/2022 Ebazpenaren bidez izendatu dira.

Ondoren, aipatutako ebazpenaren bidez izendatutako txanda irekiko izangai bati, alegia, Mikel Mendizábal Díez jaunari, borondatezko esze­dentzia eman zaio, lanpostuaren jabetza hartzen denetik aurrerako ondo­rioekin, une horretan Administrazio Publiko honetan zerbitzuak ematen ari delako. Beraz, hautapen prozesua gainditu duten txanda horretako izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin bete behar da baja hori, betiere eskatutako baldintzak betez gero, eta, horretan oinarriturik, 2022ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 19koan, Neus Jordá Sirera andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposa­tutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Neus Jordá Sirera andrea Nafarroako Foru Komunitateko Admi­nistrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 67652 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa, Lizarrako García Orcoyen ospitaleari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpos­tuaz, izendapenaren jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar beza­la justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komuni­tateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun­bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta García Orcoyen ospitaleko Langileriaren Zuzen­daritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehen­dakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2213046