205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2023ko lan-egutegia

Murillo el Frutoko Udalak, 2022ko irailaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, 2023ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Alkateak 2023ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa). Hona hemen:

Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Murillo el Frutoko gainerako jaiegunak ere:

Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundearen festa, Errege eguna.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Irailaren 29tik 1era: herriko festak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Urriaren 20a: Santa Urtsularen bezpera.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Murillo el Frutoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2023. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Murillo el Frutoko Udaleko iragarki-taulan.

Murillo el Fruton, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2213212