205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarriari jarraikiz, deialdi hau iragartzen da Milagroko udal mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskabideak aurkez daitezen udal bulegoetan.

Milagron, 2022ko urriaren 5ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2213329