205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6.ean xedatuari jarraikiz, bidezko da Udal honek hautatzea Elizagorriko bake epaile titularra.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan.

Elizagorrian, 2022ko urriaren 5ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2213326