205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2411/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izen­datzen dituena, Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezia­listen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Di­gestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten 10 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epai­mahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarro­ako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta bazter­tutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1596E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafa­rro­ako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Adminis­trazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izen­datzea, Digestio Aparatuko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

SALDAÑA DUEÑAS, CRISTINA

GOMEZ ALONSO, MARTA

BUSTO BEA, MARIA VICTORIA

BASTERRA EDERRA, MARTA

KUTZ LEOZ, MARCOS

OSTIZ LLANOS, MIRIAM

GONZALEZ DE LA HIGUERA CARNICER, BELEN MERCEDES

VALDIVIELSO CORTAZAR, EDUARDO

ELOSUA GONZALEZ, ALFONSO

CARRASCOSA GIL, JUAN

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lan­postuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biha­ramunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osa­sun­bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harre­manen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, García Orcoyen ospitaleko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzen­daritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontsei­lariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Adminis­trazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

Irekia

SALDAÑA DUEÑAS, CRISTINA

71792

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

GOMEZ ALONSO, MARTA

67492

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

BUSTO BEA, MARIA VICTORIA

71250

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

BASTERRA EDERRA, MARTA

71252

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

KUTZ LEOZ, MARCOS

64600

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

OSTIZ LLANOS, MIRIAM

68064

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

GONZALEZ DE LA HIGUERA CARNICER, BELEN MERCEDES

63839

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

VALDIVIELSO CORTAZAR, EDUARDO

69939

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ELOSUA GONZALEZ, ALFONSO

69859

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

CARRASCOSA GIL, JUAN

69940

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2213045