205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko 22-1518 errekurtsoa, xede duena balorazio-azterlan baten onespena, Udaltzaingoko Alorreko lanpostuetarako eta ordainsarietan aldaketak egiteko

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko abuztuaren 23ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 22-1518 errekurtsoa (sarrera: 7918, 2022ko abuztuaren 29an), Joaquín Segura Alluék eta Roberto Goñi Rodríguezek jarria. Langileen Batzordeko kideak dira, eta Espainiako Udaltzainen Sindikatuko kideak (SSPME), eta honako erabaki honen kontra jarri dute errekurtsoa: erabakia, Burlatako Udalak 2022ko martxoaren 31n hartua, xede duena balorazio-azterlan bat onestea, Udaltzaingoko Alorreko lanpostuetarako eta ordainsarietan aldaketak egiteko.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretua garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik zeinak xede baititu pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko urriaren 5ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2213323