205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2022ko urriaren 5ean:

"Jarraikiz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluari eta harekin bat datozenei (errege dekretu haren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

Ebazten dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Aritz Ayesa Blanco zinegotziari eskuordetzea, 2022ko urriaren 17tik 25era bitarte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Aritz Ayesa Blancori jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2022ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2213307