205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

931E/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 770E/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa.

2021eko abenduaren 9an, eskabide bat sartu zen Biodibertsitatearen Zerbitzuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko Oteitzako Baigorri Salada parajean kokatutako 2.962 plazako zerri gizendegiaren instalazioaren proiektuari buruz (0001-0035-2021-000095 espedientea). Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 1. A) 3 multzoan.

Proiektua Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 33. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozeduraren arabera tramitatu zen, eta, beraz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin zitzaion. Azkenik, Ingurumeneko zuzendari nagusiak abuztuaren 4ko 770E/2022 Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin baitzen Biurrun SL enpresak Oteitzako Baigorri Salada parajean kokatutako 2.962 plazako zerri gizendegiaren instalazioaren proiektuari buruz.

Hala ere, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 770E/2022 Ebazpenak akats bat du administrazio-prozeduraren azalpenean, esaten baitu Ganados Peralta SL izan zela, eta ez Biurrun SL, proiektuaren sustatzailea, baina Biurrun SL izan zen 2021eko abenduaren 9an Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan aurkeztu zuena lehen aipatutako zerri-instalazioaren proiektua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiak abuztuaren 4an eman 770E/2022 Ebazpena, ingurumen eraginaren adierazpena ematen duena Oteitzako Baigorri Salada parajean kokatutako 2.962 plazako zerri gizendegiaren proiekturako; Biurrun SL da proiektuaren sustatzailea.

2. Aldaketa honen arabera, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 770E/2022 Ebazpenean honako hau dioen tokian:

–"Ingurumen eraginaren ebaluazio prozedura arruntari hasiera emateko, 2021eko abenduaren 9an Ganados Peralta SLk zerri gizendegiaren instalazioaren proiektua aurkeztu zion Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari",

Honako hau esan behar du:

–"Ingurumen eraginaren ebaluazio prozedura arruntari hasiera emateko, 2021eko abenduaren 9an Biurrun SLk zerri gizendegiaren instalazioaren proiektua aurkeztu zion Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari".

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari eta basozainei jakinaraztea (Tafalla-Zangozako barrutia), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 27an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2213041