205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2575/2022 EBAZPENA, urriaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (244/2022 prozedura arrunta).

Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan apirilaren 13ko 29/2022 Foru Dekretuaren aurka (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio-espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38.1 artikuluarekin bat, sala horri jakinarazten zaio ezagun dela sala horretan jarrita dagoela 238/2022 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horregatik, litekeena dela aipatu Lege Prozesalaren III. tituluko III. kapituluan prozesuak metatzeko aurreikusten diren baldintzak betetzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (244/2022 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2213481