205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

108/2022 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urriaren 29ko 118/2021 Foru Agindua, epeak eta datak finkatzen dituena, 2022rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urriaren 29ko 118/2021 Foru Aginduak epeak eta datak finkatzen ditu, 2022rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urriaren 18ko 114/2021 Foru Aginduak aldatu zuen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru Bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez. 114/2021 Foru Aginduaren artikulu bakarraren Bi apartatuan ezarritako aldaketaren ondorioz, komeni da 2022ko abenduaren bigarren hamabostaldiari dagozkion epeak aldatzea, hamabostaldi horren bilketan jaso daitezen 2022ko abenduaren 20ko epemuga duten zerga betebeharrak helbideratzeagatik lortutako kobrantzak.

Hori guztia dela eta,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urriaren 29ko 118/2021 Foru Agindua, epeak eta datak finkatzen dituena, 2022rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.

Aldatu egiten dira, 2022ko abenduaren bigarren hamabostaldirako, Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileek Nafarroako Foru Komunitateko kontu korronte orokorrean ordainketak egiteko eta egindako diru bilketaren dokumentazioa aurkezteko eta bidalketa telematikoak egiteko ezarritako epeak eta datak, honela:

HAMABOSTALDIAK

HAMABOSTALDIKO EGUNAK
(BIAK BARNE)

KONT. KOR. OROKORREAN SARTZEKO BALIO DATA

DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA

Hilabeteak

Izen./hilab.

Ordena zenbakia

Abendua

2.a

24

Abenduaren 6a

Abenduaren 23a

Abenduaren 28a

Abenduaren 29a

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Iruñean, 2022ko urriaren 5ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2213380