205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

52/2022 EBAZPENA, irailaren 22koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, unibertsitate tituludunentzako bi beka emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoan eta Enologia Bulegoan). DDBN identifikazioa: 650394.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Aipatu foru dekretuaren 11. artikuluak Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren barnean sailkatzen du Mahastizaintza eta Enologia Atala, eta 14. artikuluak, berriz, ezartzen du zein diren Mahastizaintza eta Enologia Atalaren eskumenak, hor zehazten baita ezen "foru dekretuan bertan ardogintzaren arloko esperimentazioari eta ikerketari buruz adierazitako eskudantziak izanen dituela, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere".

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 19ko 179/2020 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi ziren, Enologia Bulegoa sortu zen eta, 1-o) artikuluan ezarri denez, Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxiki zitzaizkion.

Mahastizaintza eta Enologia Atalak, bi bulego horien bitartez, batez ere mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko esperimentazio jarduerak eta ikerketa proiektuak egiten ditu sektoreko enpresekin, Nafarroako ikerketa zentroekin –Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) edo INTIA (NETAI) bezalako enpresa publikoa–, baita beste autonomi erkidegoetako ikerketa zentroekin ere: Logroñoko Mahastiaren eta Ardoaren Zientzien Institutua (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia - Errixoako Unibertsitatea - Errioxako Gobernua), NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua, Kataluniako INCAVI (Kataluniako Mahastiaren eta Ardoaren Institutua), Madrilgo IMIDRA (Landa, Nekazaritza eta Elikagai Ikerketa eta Garapenerako Madrilgo Institutua), CITA (Aragoiko Nekazaritza Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Zentroa), Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritza Ingeniarien Eskola, eta abar. Halaber, gaur egun Europako proiektuekin ere lankidetza ari da, beste herrialde batzuetako erakundeekin (esaterako, Frantziako Mahastiaren eta Ardoaren Institutua).

Esperimentaziorako eta ikerketarako ekintza horien ondorioz, sektoreari mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko teknologia transferitzeko prozesuetan parte hartzen ari da zuzenean nahiz beste erakunde eta enpresa publiko batzuekin elkarlanean (Nafarroako kontseilu arauemaileak, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua, etab.).

Atalak eginkizun hauek ditu esleiturik: Nafarroako mahatsondo barietateak bildu, identifikatu eta ezaugarritzea, eta mahatsondo barietateen klon hautaketa egitea ekoizle-ugaltzailearen kategorian. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak berak du kategoria hori. Orobat, atalak Nafarroako mahats produkzioaren neurketak egiten ditu, eta Nafarroan mahatsaren izurriteei eta eritasunei buruz abisua emateko estazioen sarearen mantentze-lanetan laguntzen du.

Atalaren barnean Upeltegi Esperimentala dago. Han, ardoak egiten dira, atalak parte hartzen duen mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko hainbat esperientzia eta proiektutatik datozenak. Upeltegi Esperimentala, gainera, Nafarroako Gobernuko Upeltegi Instituzionala da. Hartan, ardo instituzionalak egiten dira, Nafarroako upeltegietan erabili ohi diren irizpide teknikoei jarraituz.

Mahastizaintza eta Enologia Atala, orobat, Europar Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudia aplikatzen eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kudeaketarako unitateei laguntzen aritzen da aktiboki, horiek baitira ardoen kalitate-deituren arloko agintari eskudunak (Nafarroa jatorri-deitura, Errioxa jatorri-deitura kalifikatua, Cava jatorri-deitura, lurreko ardoak, lur eremuko ardoak, etab.)

Horregatik guztiagatik, Mahastizaintza eta Enologia Atala gune ezin egokiagoa da agronomiaren arloetako batean gradua edo lizentzia eskuratu duten gazteek, arlo horretan esperientzia teorikoa eta praktikoa eskuratzeko prozesu batean parte hartu nahi izanez gero, aukera izan dezaten atalaren lantalde teknikoaren barrenean sartzeko aldi batez, horrela beren prestakuntza akademikoa eta prestasuna eskainiko baitute atalak epe horretan aurreikusiak dituen jarduera garrantzitsuenak gauzatzen laguntzeko.

Eta hori guztia beka sistema baten aterpean dago egituratua erregelamenduz. Mahastizaintza eta Enologia Atalak esperientzia handia du sistema horretan; izan ere, EVENA-Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa zenaren ondorengoa da mahastizaintzako eta ardogintzako jarduerei dagokienez.

Kontuan harturik beken sistemak emaitza bikainak eman dituela, alde batetik, bekadunak lan munduan sartzea dakarrelako, eta bestetik, haiek egindako lanak baliagarriak eta kalitatekoak izaten direlako.

Kontuan harturik bekadunaren esku uzten diren lanak Mahastizaintza eta Enologia Atalarentzat eta Nafarroako mahastizaintza sektorearentzat oro har baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunarentzat berarentzat ere, horrela lan esperientzia interesgarria eta sektorearen ezagutza sakona lortzeko aukera izanen baitu.

Mahastizaintza eta ardogintza arloetako prestakuntza diziplina askotarikoa denez, komenigarritzat jo da teknikariak prestatzeko orain arte erabilitako irizpideari eustea, non bereizi baitira, batetik, mahastizaintza, eta bestetik, enologia, nahiz eta alderdi askotan biak bat etortzen diren eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko esperimentazio eta ikerketa jarduera askotan batera parte har dezaketen.

Horrenbestez, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatu du bi prestakuntza beka sortzea eta horien deialdia egitea Mahastizaintzako Bulegoan eta Enologia Bulegoan aritzeko, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Mahastizaintza eta Enologia Atalean.

Ebazpen honi honako arau hauek aplikatuko zaizkio: azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, eta apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bigarren paragrafoak Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren esku uzten ditu bekei buruzko administrazio eskumenen titulartasuna eta erabilera. Eskualdatutako eskumen horien artean dago Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 700 programan (landa garapeneko eta ingurumeneko zuzendaritza eta zerbitzu orokorrak) agertzen diren gastu-esleipenetarako aurrekontu-kredituen kudeaketa.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

1. Unibertsitateko tituludunentzako bi beka emateko deialdia onestea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoan eta Enologia Bulegoan). Beka horietako bat Mahastizaintzako Bulegoan aritzeko da, eta horien oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira. Bestea Enologia Bulegoan aritzeko da, eta horien oinarri arautzaileak ebazpen honen II. eranskinean jasotzen dira.

2. Prestakuntza bekek hamabi hilabete iraunen dute gehienez. Dena dela, kasuan kasuko administrazio unitateak eskatuz gero, organo eskudunak zilegi izanen du epe bereko luzapenak onartzea; gehienez ere hiru urtez luzatuko dira, hasierako aldia eta luzapenak kontatuta.

3. 22.890,96 euroko gastua baimentzea ebazpen honen ondoriozko ordainketa-konpromisoei aurre egiteko. Horietatik 5.722,74 euro 2022ko gastu-aurrekontuko "Bekak" izeneko 700000 70100 4809 411103 partidaren kargura ordainduko dira, eta 17.168,22 euro, berriz, 2023ko ekitaldikoan gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Informazio Kudeaketaren Atalera eta Langileria Bulegora.

6. Deialdi hau eta oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-basean (NGDDB).

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 22an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

I. ERANSKINA - MAHASTIZAINTZA

Unibertsitateko tituludunentzako beka bat emateko deialdiaren oinarri arautzaileak,
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoa)

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunentzako beka bat sortzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoa), Erriberriko instalazioetan, mahastizaintzako teknikariak prestatzeko.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekak 12 hilabete iraunen du gehienez, 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, bekak luza daitezke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Beka 11.445,48 eurokoa izanen da, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati alikuota, gehi Gizarte Segurantzaren kontzeptuan dagokion kopurua. Bekadunak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak, Estatuko araudiak horren gainean ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek hartzen ahalko dute prestakuntza beka:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat izatea, edo baliokidea: Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza, Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Bioteknologia, Zientziak edo Biologia. Tituluak Espainiako agintariek emandakoa edo homologatua behar du.

f) Eskatutako titulua eskuratua izatea prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean.

g) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost eguneko epean aurkeztuko dira.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan aurkeztu behar dira (González Tablas kalea 9), baita Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta/edo Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabidea.

b) Curriculum vitae-a, non adieraziko baitira egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi diren merezimendu guztiak.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, espedientearen batez besteko nota argi adierazita, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.II. puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Dituen titulu eta diplomen fotokopiak.

f) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen agiria (adibidez: kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria).

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskaeran behar diren datu guztiak jasotzen ez badira edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzendu ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, ulertuko dela eskaerari uko egiten diola. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute batzordea:

Kontseiluburua: Izaskun Oria Ostiz, Mahastizaintza eta Enologia Ataleko enologoa.

Batzordekideak: María Carmen Jimeno Mendoza, Enologia Bulegokoa.

Idazkaria: Alfredo Rueda Diez, Enologia Bulegoko burua.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea. Atal honetako puntuazioa 5 izanen da gehienez ere.

–Aurkezten den titulazio nagusiaren espediente akademikoaren batez besteko nota orokorra aintzat hartuko da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuarekin bat. Dekretu horrek ezartzen ditu kredituen Europako sistema eta kalifikazioen sistema, lurralde nazional osoan balio duten unibertsitateko titulazio ofizialetan:

  • Nahiko: 1 puntu.
  • Oso ongi: 2 puntu.
  • Bikain: 3 puntu.
  • Ohorezko matrikula: 4 puntu.

–Gradu amaierako lanek, beken jardueraren esparruarekin lotura zuzena badute, beste bi puntu emanen dizkiote izangaiari.

II.–Beken jarduera-esparruari lotutako arloetako prestakuntza (gehieneko puntuazioa atal honetan, 10 puntu):

–Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza edo Nekazaritza Ingeniaritza lizentziadun edo gradudun titulua edukitzeagatik, Nekazaritza Ingeniaritzako unibertsitate masterra edo Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra edukitzeagatik, deialdiaren betebehar gisa aurkeztu den unibertsitateko gradudunaren titulua edo baliokidea ez dena (laugarren oinarria, e) apartatua): 3 puntu.

–Unibertsitateek edo administrazio publikoek ziurtatzen dituzten graduatu ondoko edo master ikastaroak egiteagatik, gutxienez 300 orduko iraupena badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko.

–ISSN edo ISBN zenbakidun argitalpen tekniko edo zientifikoengatik: 0,5 puntu, bakoitzeko.

–20 ordutik gorako jardunaldi, ikastaro edo mintegietan parte hartzeagatik: 0,25 puntu titulu bakoitzeko.

–Mahastizaintza praktikak zentro ofizial batean (30 egun, gutxienez): 0,50 puntu hilabeteko.

III.–Hizkuntzak (atal honetako puntuazioa 1,5 izanen da gehienez ere):

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo C1 titulua edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, 0,50 puntu emanen dira hizkuntza bakoitzarengatik. B2 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,25 punturekin baloratuko dira. B1 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,10 punturekin baloratuko dira. Izangaiak hizkuntza bakoitzean lortu duen maila altuena baino ez da baloratuko.

Berdinketa izanez gero, egiaztatutako titulazioaren ikasketa espedientean nota altuena duenaren eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, hizkuntzetan puntuaziorik handiena duen eskaera. Azkenik, behar izatera, zozketaz ebatziko da.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki-taulan (González Tablas kalea 9, Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

4. Ebaluazio batzordeak organo eskudunari igorriko dio beka emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Beka emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, uler daiteke eskaerak ezetsi egin direla administrazioaren isiltasunez.

3. Bekak nori esleitu zaizkion eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ukatu direla interesdunei jakinarazteko, administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako bideak erabiliko dira. Hori guztia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da (González Tablas kalea 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoaren fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: viticulturaenologia@navarra.es.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena izanen da, eta berak bakarrik izanen du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza beka jasotzen duenak organo eskudunak agintzen dion egunean hasi beharko du jardunean, edo, bestela, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epearen barruan. Horrela egin ezean, ulertuko da onuradunak bekari uko egin diola behin betiko, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ematea ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuan ageri denari, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte sortu diren betebeharrak betetzea.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek bete beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun eta betebehar orokorren araubidea.

2. Jarduerak hasten diren unean, bekadunak ez dira jasotzen ariko bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribatu.

3. Jardunean hasteko unean, Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, onuradunak zerga-betebeharrak eguneraturik dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, baita zinpeko adierazpen edo hitzemate idazki bat ere, adierazten duena ez dela jasotzen ari, helburu berarekin, beste departamentu, administrazio, entitate publiko edo pribatu batzuek emandako laguntza publikorik, bekarekin bateraezina dena.

4. Beka emateak dakarren prestakuntza teoriko-praktikoko jarduera betetzea, eta bekaren xedearekin eta haren jarduketa-eremuekin lotutako jardueretan eta lanetan laguntzea. Beka jasotzen dutenek beren kabuz joan beharko dute Departamentuaren instalazioetara (Valle de Orba kalea 34; 31390 Erriberri, Nafarroa).

5. Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

6. Bekadun gisa aritu dela adieraztea bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan.

7. Sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea prestakuntza jarduera gauzatu bitartean ezagutzen duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean.

8. Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne- edo funtzionamendu-araudia betetzea.

9. Onuradunak egindako prestakuntza jardueraren azken memoria aurkeztu beharko du. Memoriak tutorearen adostasuna izan beharko du, eta hark balorazio bat gehituko du beka emateko baldintzen eta aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruz.

10. Onuradunak prestakuntza jarduera bera egiteko beka edo dirulaguntza bateragarri bat baino gehiago metatzen badu, jasotako zenbatekoa ezin izanen da 18.000 eurotik gorakoa izan, dela bakarka dela administrazio beraren, beste administrazio publiko batzuen edo Espainiako nahiz atzerriko erakunde publiko edo pribatu baten nahiz partikular baten beste dirulaguntzekin baturik.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Bekadunari tutore bat esleituko zaio. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkio, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunaren betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekaduna gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadun bakoitzari.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Bekadunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du bekadunak.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduerak irauten duen bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak dolu, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Hamalaugarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: 172/2004 Foru Dekretua, apirilaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena, eta 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

II. ERANSKINA - ENOLOGIA

Unibertsitateko tituludunentzako beka bat emateko deialdiaren oinarri arautzaileak,
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Enologia Bulegoa)

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunentzako beka bat sortzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Enologia Bulegoa), Erriberriko instalazioetan, enologiako teknikariak prestatzeko.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekak 12 hilabete iraunen du gehienez, 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, beka luza daiteke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Beka 11.445,48 eurokoa izanen da, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati alikuota, gehi Gizarte Segurantzaren kontzeptuan dagokion kopurua. Bekadunak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak, Estatuko araudiak horren gainean ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek hartzen ahalko dute prestakuntza beka:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat izatea, edo baliokidea: Enologia, Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza, Bioteknologia, Zientziak, Biologia, Biokimika edo Kimika. Tituluak Espainiako agintariek emandakoa edo homologatua behar du.

f) Eskatutako titulua eskuratua izatea prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean.

g) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost eguneko epean aurkeztuko dira.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan aurkeztu behar dira (González Tablas kalea 9), baita Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabidea.

b) Curriculum vitae-a, non adieraziko baitira egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi diren merezimendu guztiak.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, espedientearen batez besteko nota argi adierazita, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.II. puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Dituen titulu eta diplomen fotokopiak.

f) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen agiria (adibidez: kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria).

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskaeran behar diren datu guztiak jasotzen ez badira edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzendu ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, ulertuko dela eskaerari uko egiten diola. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute batzordea:

Kontseiluburua: Izaskun Oria Ostiz, Mahastizaintza eta Enologia Ataleko enologoa.

Batzordekideak: María Carmen Jimeno Mendoza, Enologia Bulegokoa.

Idazkaria: Alfredo Rueda Diez, Enologia Bulegoko burua.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea. Atal honetako puntuazioa 5 izanen da gehienez ere.

–Aurkezten den titulazio nagusiaren espediente akademikoaren batez besteko nota orokorra aintzat hartuko da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuarekin bat. Dekretu horrek ezartzen ditu kredituen Europako sistema eta kalifikazioen sistema, lurralde nazional osoan balio duten unibertsitateko titulazio ofizialetan:

  • Nahiko: 1 puntu.
  • Oso ongi: 2 puntu.
  • Bikain: 3 puntu.
  • Ohorezko matrikula: 4 puntu.

–Gradu amaierako lanek, beken jardueraren esparruarekin lotura zuzena badute, beste bi puntu emanen dizkiote izangaiari.

II.–Bekaren jarduera-eremuko gaiekin loturiko prestakuntza (atal honetako gehieneko puntuazioa 10 puntu izanen da), deialdiaren betebehar gisa aurkeztu den unibertsitateko gradudunaren titulua edo baliokidea ez dena (laugarren oinarria, e) apartatua):

–Enologiako lizentziadun edo gradudun titulua: 3 puntu.

–Enologiako unibertsitate masterra: 2 puntu.

–Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia lizentziadun edo gradudun titulua: 1 puntu.

–Unibertsitateek edo administrazio publikoek ziurtatzen dituzten graduatu ondoko edo master ikastaroak egiteagatik, gutxienez 300 orduko iraupena badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko.

–ISSN edo ISBN zenbakidun argitalpen tekniko edo zientifikoengatik: 0,5 puntu, bakoitzeko.

–20 ordutik gorako jardunaldi, ikastaro edo mintegietan parte hartzeagatik: 0,25 puntu titulu bakoitzeko.

–Enologia praktikak zentro ofizial batean (30 egun, gutxienez): 0,50 puntu hilabeteko.

III.–Hizkuntzak (atal honetako puntuazioa 1,5 izanen da gehienez ere):

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo C1 titulua edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, 0,50 puntu emanen dira hizkuntza bakoitzarengatik. B2 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,25 punturekin baloratuko dira. B1 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,10 punturekin baloratuko dira. Izangaiak hizkuntza bakoitzean lortu duen maila altuena baino ez da baloratuko.

Berdinketa izanez gero, egiaztatutako titulazioaren ikasketa espedientean nota altuena duenaren eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, hizkuntzetan puntuaziorik handiena duen eskaera. Azkenik, behar izatera, zozketaz ebatziko da.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki-taulan (González Tablas kalea 9, Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

4. Ebaluazio batzordeak organo eskudunari igorriko dio beka emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Beka emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, uler daiteke eskaerak ezetsi egin direla administrazioaren isiltasunez.

3. Bekak nori esleitu zaizkion eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ukatu direla interesdunei jakinarazteko, administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako bideak erabiliko dira. Hori guztia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da (González Tablas kalea 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoaren fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: viticulturaenologia@navarra.es.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena izanen da, eta berak bakarrik izanen du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza beka jasotzen duenak organo eskudunak agintzen dion egunean hasi beharko du jardunean, edo, bestela, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epearen barruan. Horrela egin ezean, ulertuko da onuradunak bekari uko egin diola behin betiko, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ematea ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuan ageri denari, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte sortu diren betebeharrak betetzea.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun eta betebehar orokorren araubidea bete beharko dute.

2. Jarduerak hasten diren unean, bekadunak ez dira jasotzen ariko bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribatu.

3. Jardunean hasteko unean, Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, onuradunak zerga-betebeharrak eguneraturik dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, baita zinpeko adierazpen edo hitzemate idazki bat ere, adierazten duena ez dela jasotzen ari, helburu berarekin, beste departamentu, administrazio, entitate publiko edo pribatu batzuek emandako laguntza publikorik, bekarekin bateraezina dena.

4. Beka emateak dakarren prestakuntza teoriko-praktikoko jarduera betetzea, eta bekaren xedearekin eta haren jarduketa-eremuekin lotutako jardueretan eta lanetan laguntzea. Beka jasotzen dutenek beren kabuz joan beharko dute Departamentuaren instalazioetara (Valle de Orba kalea 34; 31390 Erriberri, Nafarroa).

5. Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

6. Bekadun gisa aritu dela adieraztea bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan.

7. Sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea prestakuntza jarduera gauzatu bitartean ezagutzen duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean.

8. Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne- edo funtzionamendu-araudia betetzea.

9. Onuradunak egindako prestakuntza jardueraren azken memoria aurkeztu beharko du. Memoriak tutorearen adostasuna izan beharko du, eta hark balorazio bat gehituko du beka emateko baldintzen eta aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruz.

10. Onuradunak prestakuntza jarduera bera egiteko beka edo dirulaguntza bateragarri bat baino gehiago metatzen badu, jasotako zenbatekoa ezin izanen da 18.000 eurotik gorakoa izan, dela bakarka dela administrazio beraren, beste administrazio publiko batzuen edo Espainiako nahiz atzerriko erakunde publiko edo pribatu baten nahiz partikular baten beste dirulaguntzekin baturik.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Bekadunari tutore bat esleituko zaio. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkio, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunaren betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekaduna gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadun bakoitzari.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Bekadunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du bekadunak.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduerak irauten duen bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak dolu, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Hamalaugarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: 172/2004 Foru Dekretua, apirilaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena, eta 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F2212908