205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21397E/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzei dagokien partidako gastua egiteko, zeina onetsi baitzen langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazioaren bidez.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen langile autonomoei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazioaren bidez. Deialdi horrek 473891 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

Ekainaren 8ko 8880E/2022 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen 2022ko Gastuen Aurrekontuko "Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko" izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kontura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.

Kontuan hartuta 2022. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea partida honen kargura honako gastu hau egiteko:

Irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenean arauturiko dirulaguntzak, helburua dutenak, kontratazioaren bidez, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzea: 175.000 euro, 2022ko Gastuen Aurrekontuko "Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko" izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kontura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko irailaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2213422