205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

427/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 22ko 364/2022 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena, 878, 1.269, 1.677, 1.813 eta 3.103 espedienteak ukatzeari dagokionez. Ebazpen horren bidez, behin betiko ebazten da 2021-2022 ikasturterako beken deialdi orokorra derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken 2021-2022 ikasturteko deialdi orokorraren barruan 878, 1.269, 1.677, 1.813 eta 3.103 espedienteei beka ukatzeari buruz. Txosten hori ikusirik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da atzemandako akatsak zuzentzea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abuztuaren 22ko 364/2022 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea, 878, 1.269, 1.677, 1.813 eta 3.103 espedienteei dagokienez. Ebazpen horren bidez, behin betiko ebazten da 2021-2022 ikasturterako beken deialdi orokorra derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

2. Ukitutako espedienteetako ikasleei ikasketetarako beka ematea, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko; zehazki, 3.088,67 euro, 2022ko gastuen aurrekontuko ''Erdi mailako irakaskuntzarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak'' izeneko 410002 41600 4800 323100 partidaren kargura (40000184 kontabilitate espedientea). Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean 585003 identifikazio kodea du.

3. Espediente horiei dagozkien diru-esleipenak behin betikoak dira.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, eta ebazpenaren edukia interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2022ko irailaren 27an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2213049