205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

518/2022 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Etxarriko Kontzejuak Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 357E/2021 Ebazpenaren aurka jarri duen eta 0000285/2022 prozedura arruntean bideratu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Ebazpen horretan xedatu zen Etxarriko Kontzejuak galdu egiten zuela despopulazio arriskuan diren Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntza kobratzeko eskubidea, laguntza eskatu baitzuen, 2021ean despopulazioaren aurka borrokatzeko inbertsioen baitan, "erabilera anitzeko gela egiteko".

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2022ko irailaren 14ko idazki baten bidez, behar den espediente administratiboa igortzeko eskatu du, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren 1., 3., eta 4. apartatuetan ezarritakoarekin bat. Idazkia 2022ko irailaren 14an sartu zen Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Etxarriko Kontzejuak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 357E/2021 Ebazpenaren aurka jarri duen eta 0000285/2022 prozedura arruntean bideratu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Ebazpen horretan xedatu zen Etxarriko Kontzejuak galdu egiten zuela despopulazio arriskuan diren Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntza kobratzeko eskubidea, laguntza eskatu baitzuen, 2021ean despopulazioaren aurka borrokatzeko inbertsioen baitan, "erabilera anitzeko gela egiteko".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 21ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2212770