205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2409/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izen­datzen dituena, Hematologia eta Hemoterapiako barrutiko fakul­tatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Hema­­tologia eta Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialisten 10 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Adminis­trazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaima­haiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarro­ako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta bazter­tutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1585E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafa­rroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Adminis­trazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izen­datzea, Hematologia eta Hemoterapiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

GOMEZ ARTETA, EMILIO

ZALBA MARCOS, SAIOA

PANIZO SANTOS, CARLOS MANUEL

PEREZ SALAZAR, MARTA

AZNAR MORENO, MARIA VICTORIA

PEREZ PERSONA, ERNESTO

ZABALZA SAN MARTIN, AMAYA

BURGUETE VIDONDO, MARIA YOLANDA

RODRIGUEZ WILHELMI, PABLO

SANCHEZ ANTON, MARIA PIVA

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lan­postuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biha­ramunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Proze­dura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komu­nitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako fun­tzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osa­sunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta inte­resdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Fun­tzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biha­ramunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Proze­dura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. arti­kuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

Irekia

GOMEZ ARTETA, EMILIO

70102

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ZALBA MARCOS, SAIOA

70950

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

PANIZO SANTOS, CARLOS MANUEL

61715

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

PEREZ SALAZAR, MARTA

63186

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

AZNAR MORENO, MARIA VICTORIA

62465

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

PEREZ PERSONA, ERNESTO

63400

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ZABALZA SAN MARTIN, AMAYA

71256

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

BURGUETE VIDONDO, MARIA YOLANDA

71255

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

RODRIGUEZ WILHELMI, PABLO

62257

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

SANCHEZ ANTON, MARIA PIVA

67557

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2213043