205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2408/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izen­datzen dituena, Ospitaleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espe­zialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Ospi­taleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espezialisten 11 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaima­haiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 4ko 446E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarro­ako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta bazter­tutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1583E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafa­rro­ako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administra­zioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Ospitaleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

LARRAYOZ SOLA, BEATRIZ

LACALLE FABO, ESTHER

PIO ASIN, MARIA

BELOQUI LIZASO, JUAN JOSE

SANCHEZ RUIZ DE GORDOA, MARIA

BEUNZA SOLA, MONICA

ALZUETA ISTURIZ, NATALIA

ASTIZ LIZARRAGA, RAQUEL

ROS BERNAOLA, GOIZANE

IDOATE GRIJALBA, ANA ISABEL

ALDAVE COBOS, PAULA

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lan­postuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bihara­munetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Ko­mu­nitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzio­nario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun­bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harrema­nen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, García Orcoyen ospitaleko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzenda­ritzetara, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza-kudeatzailetzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

Irekia

LARRAYOZ SOLA, BEATRIZ

70639

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

LACALLE FABO, ESTHER

63382

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

PIO ASIN, MARIA

71254

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

BELOQUI LIZASO, JUAN JOSE

68528

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

SANCHEZ RUIZ DE GORDOA, MARIA

71117

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

BEUNZA SOLA, MÓNICA

71207

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ALZUETA ISTURIZ, NATALIA

69097

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ASTIZ LIZARRAGA, RAQUEL

71331

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

ROS BERNAOLA, GOIZANE

71245

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

Irekia

IDOATE GRIJALBA, ANA ISABEL

70740

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ALDAVE COBOS, PAULA

71752

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2213042