203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzkoa azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz, Untzitibarreko balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan eta udalaren webgunean (www.izaga.es), egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Untzitin, 2022ko irailaren 27an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2213053