203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea, ondare-ondasunen kalifikazioa izan dezaten, eta besterengarritasun deklarazioa. Behin betiko onespena

2022ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28koan, argitaratu zen jabari publikoko espazio honen kalifikazio juridikoaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia: bideetarako espazioa, San Adriango Planeamenduko arau subsidiario zaharretako AR-17 banaketa eremukoa –gaur egun Udal Plan Orokorreko 9. sektoreko 3. banaketa eremua–, okupatzen dutena CT "ISLA 2" (5842 zenbakia) transformazio zentroak, San Adriango Udalaren ondareko lurzati batzuei erantsia (katastroko 1. poligonoko 1512. eta 1515. lurzatiak), eta CT "ISLA 3" (5561 zenbakia) transformazio zentroak, Udalaren ondareko lurzatia bati erantsia (katastroko 1. poligonoko 1513. lurzatia). Espazio hori jabari eta erabilera publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera pasako da, erabilera eta bide zortasuna eratu ahal izateko, zeina ematen baitio San Adriango Udalak I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari. Ez da erabaki horren kontrako alegaziorik aurkeztu.

San Adriango Udalak, 2022ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea aipatutako aldaketa eta ondasun horiek besterengarriak direla deklaratzea.

San Adrianen, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2213143