203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren 77. artikuluan. Hasierako onespena

Udalak, abuztuaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 77. artikuluaren aldaketa egituratzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jaitzen, 2022ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2213004