203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia Bigarren Zabalgunean. Hasierako onespena. Jendaurreko epea luzatzea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 26an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-SEP-22 (4/US).

"Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko uztailaren 4an hartutako erabakia (5/US) (NAO: 2022-07-21), zeinaren bidez onetsi baitzen Iruñeko Udalak sustatu duen Bigarren Zabalguneko Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren agiria; IKUSIRIK Miguel Iturralde Goñi jaunak agiriaren jendaurreko epea luzatzeko eskatu zuela 2022ko irailaren 15ean, Lehen eta Bigarren Zabalguneko Auzo Elkartearen izenean, eta bat etorriz Hirigintzako kudeatzailearen ondokoak 2022ko irailaren 16an emandako txostenarekin, erabakitzen da:

1.–Aintzat hartzea Miguel Iturralde Goñik Lehen eta Bigarren Zabalguneko Auzo Elkartearen izenean aurkeztutako eskaera eta luzatzea Iruñeko Udalak sustatu duen Bigarren Zabalguneko Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren agiriaren jendaurreko epea, 2022ko azaroaren 30era arte luzatu ere.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan."

Iruñean, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213074