203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzailea egiteko proiektua, lurzoru urbanizaezinari buruzkoa. Hasierako onespena

Muruzabalgo Udalak, 2022ko irailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako proiektu hau: "Muruzabalgo Udal Plan orokorrean aldaketa egituratzailea egiteko proiektua. Lurzoru urbanizaezina".

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Muruzabalen, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2213209