203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Martzillako Udalak, 2022ko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Martzillako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 16/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (Cava plaza 1, 31040 Martzilla), bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://marcilla.sedelectronica.es/info.0), interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2022ko urriaren 4an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2213271