203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. poligonoko 247. lurzatian. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2022ko irailaren 29an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Martzillako 7. poligonoko 247. lurzatirako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2213245