203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa xehatua Udal Planeko AR-4 eremuan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko irailaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Irunberriko Udal Planeko AR-4 eremuan, Irunberriko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2213176