203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

2. poligonoko 44. lurzatia banantzea. Jendaurreko informazioa

Lezaungo Udalak, 2022ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

–Espedientea abiatzea Lezaungo 2. poligonoko 44. lurzatiaren hegoaldean dagoen 13 metro koadroko lursaila banandu eta soberako lurzati deklaratzeko, hura saldu nahi baitzaie lurzati mugakideko titular diren Judit Alvárez de Eulate Ezquerro eta Aritz Urabayen Núñez jaun-andreei; izan ere, espediente hau behin betiko onetsitakoan, lurzati mugakideari gehituko zaio.

–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lezaunen, 2022ko irailaren 27an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2213001