203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Labearen eraikina eraisteko eta La Dula plaza urbanizatzeko proiektua eta obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jartzea

Larragako Udalak, 2022ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Proiektu hau onestea: "Labe kooperatiboaren eraikina eraistea eta La Dula plaza urbanizatzea (1. fasea)"; desjabetze-espedientea hastea, eta hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Onestea hasiera ematea "Labe kooperatiboaren eraikina eraistea (Lizarrako errepidea 2) eta La Dula plaza urbanizatzea (1. fasea)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze-espedienteari; horri dagokionez, aditzera ematen da proiektua onesteak berekin dakartzala onura publikoaren deklarazioa eta proiektuan jasotako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egunean, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan ezarritako moduan, bai eta hark ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, ondoren ematen baitira. Horretarako, ikusgai jarriko dira Udal honen iragarki-taulan, argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan zirkulazio gehien duen egunkarietako batean, eta banakako jakinarazpena eginen zaie ukitutakoei. Hala, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek nahiz proiektuak ukituak direla uste dutenek egoki iritzitako alegazioak egiten ahalko dituzte, eta datu zehatzak aurkeztu, idatziz, argitaraturiko zerrendaren akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero; era berean, aurka egiten ahalko diote ondasunak eta eskubideak okupatzeari edo erabiltzeari, formari edo funtsari buruzko arrazoiak direla eta.

Larragan, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

I. ERANSKINA

Proiektua: "Labe kooperatiboaren eraikina eraistea eta La Dula plaza urbanizatzea (1. fasea)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

TITULARRA

DESJABETZEA (m²)

POLIGONOA

LURZATIA

ERABILERA/XEDEA

1

SAN JOSÉ LABE KOOPERATIBOA

502,80

2

225

Eraikuntza: merkataritzakoa-industriakoa

Iragarkiaren kodea: L2213150