203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 50. lurzatian. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren irailaren 26ko 79/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen katastroko 2. poligonoko 50. lurzatirako (San Andres kalea, 2) xehetasun-azterketa, Luis María Macaya Fernándezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Larragan, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2213123