203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

125 etxebizitza, 168 garaje eta 125 trasteleku gauzatzeko proiektua. Jendaurreko informazioa

Bat etorriz Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 57. artikuluarekin eta foru lege hori garatzen duen Erregelamenduaren 72. artikuluarekin (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, jarduerak nolabait ukitutakoek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Informazio honen xede den espedientea udal bulegoetan dago eskuragarri, eta 08:30etik 14:00etara bitartean kontsulta daiteke.

Sustatzailea: Vía Célere Desarrollos Inmobiliarios SA.

Jarduera: 125 etxebizitza, 168 garaje eta 125 trasteleku gauzatzeko proiektua.

Kokalekua: Errekaldea, Amsterdam eta Roma kaleak, 1. poligonoa, 184. lurzatia.

Espediente zenbakia: 1382/2022.

Uharten, 2022ko irailaren 24an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2213117