203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 282. eta 283. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen katastroko 1. poligonoko 282. eta 283. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezia, Construcciones José M.ª Alegría SL-k sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Deikaztelun, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2213254