203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 977. lurzatiaren zati baten doako lagapena, hezkuntza erabilerarako. Jendaurreko informazioa

Udal honetako alkateak, 2022ko irailaren 28an, 1062/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

"2022ko ekainaren 28an, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua Burlatako Udalarekin harremanetan jarri zen, eta eskatu zion doan lagatzeko Erripagañan dagoen zuzkidura-erabilerako orube baten 2.500 metro koadro; zehazki, orube hori 2. poligonoko 977. lurzatia da, eta 9.225 m² ditu guztira. Hain zuzen, UGPSko ED1 lurzatia da. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak aurreikusi du 0-3 zikloko eskola berria eraikitzea, non Haur Hezkuntzako lehen ziklorako 12 unitate eskainiko baitira.

Alkatetza jakitun da 0-3 zikloko Egunsenti Haur Eskola eraikitzeko proiektuari ekitea behar-beharrezkoa eta premiazkoa dela, 2021eko abenduaren 10ean izandako uholdeetan kaltetu baitzen. Horrenbestez, horrenbestez, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 136. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin, baita 280/1990 Foru Dekretuaren 132. artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoarekin ere,

Ikusirik espedientean jasota dagoen dokumentazioa, eta aldez aurretik egin beharreko banantzearen espedientea Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko abuztuaren 9an egin bilkuran onetsi duelarik (LIVARIOS/2022/23), legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez

EBAZTEN DUT:

1. Doako lagapenaren espedientearen jendaurreko epea irekitzea. Espediente horren arabera, Erripagaña etorbidean dagoen 2. poligonoko 977. lurzatiaren 2.500 metro koadro lagako zaizkio Nafarroako Gobernuari, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 134. artikuluan ezarritakoarekin bat. Horrela, espedientea udaleko idazkaritzan aztertzen ahalko da, eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkeztu, iragarki-taulan argitaratzen denetik hamabost eguneko epean".

Burlatan, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2213110