203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOGOITIKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua berritzeko proiektua gauzatzeko. Hasierako onespena

Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko irailaren 29an egindako bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea herri-lur batzuen desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Servicios de la Comarca de Pamplona SAri, helburu izanik Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua berritzea. Zehazki, lurzati hauek dira:

POLIGONOA

LURZATIA

METRO LINEALEKO UR-ZORTASUNA

AKUEDUKTUAREN EZARPENA (m²)

ERREGISTROEN OKUPAZIOA (TIPOA)

ERREGISTROEN OKUPAZIOA (ZENBAKIA)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK (m²)

14

182

26,1

157

T2

2

2213,4

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, bete daitezen Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikulua eta hurrengoak. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurren desafektazioa onetsitzat joko da, kontzeju honi dagokionez.

Berriogoitin, 2022ko irailaren 30ean.–Kontzejuko burua, Javier Jáuregui de Carlos.

Iragarkiaren kodea: L2213211