203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Herri-lurren desafektazioa, Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua berritzeko proiektua gauzatzeko. Hasierako onespena

Berriobeitiko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko irailaren 26an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea herri-lur batzuen desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Servicios de la Comarca de Pamplona SAri, helburu izanik Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua berritzea. Zehazki, lurzati hauek dira:

POLIGONOA

LURZATIA

METRO LINEALEKO UR-ZORTASUNA

AKUEDUKTUAREN EZARPENA m²-tan

ERREGISTROEN OKUPAZIOA (TIPOA)

ERREGISTROEN OKUPAZIOA (ZENBAKIA)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK (m²)

13

419

30,44

183

0

615,77

13

164

10,91

65

T2

1

731,75

13

794

55,65

334

T2

1

213

13

565

42,68

257

T2

1

1032

13

566

150

900

T3

2

3650

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, bete daitezen Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikulua eta hurrengoak. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurren desafektazioa onetsitzat joko da, kontzeju honi dagokionez.

Berriobeitin, 2022ko irailaren 30ean.–Kontzejuko burua, Alfonso Larrayoz Iracheta.

Iragarkiaren kodea: L2213247