203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Herri-lurraren desafektazioa 4. poligonoko 846. lurzatian, telefonia mugikorreko operadore anitzeko oinarri-estazio bat legeztatzeko. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2022ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz onetsi zuen 100 m²-ren herri-erabileraren desafektazioa herri-lurretan; hona hemen xehetasuna:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-lur batzuen herri-erabilera desafektatzea, honako lurzati hauei dagokienez:

ESPARRU ZENBAKIA

ALDERDIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA (m²)

1

"El Corral Nuevo" edo "Valdemenca"

4

846

100

Bigarrena.–Erabilera-lagapena arautzeko baldintza-agiria onestea, banda zabaleko, telefono finkoetarako eta mugikorretarako telekomunikazio zerbitzuak emateko, edozein hedapen-bitarteko erabilirik. Halako instalazioen jarduera da seinale erradioelektrikoak hartzea eta transmititzea, telefonia mugikorrerako.

Desafektazioaren xedeko eremuan azpiegiturak eta elementu osagarriak instalatuko dira hirugarrenen –lagapen-hartzailearen bezeroen– komunikazio-ekipamenduek funtziona dezaten. Eremu hori ezin izanen da erabili beste ezein jardueratarako.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia paraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta/edo interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurreko epean ez bada aurkezten alegaziorik edo erreklamaziorik, hasierako erabakia behin betikoa bihurtuko da.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari.

Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Berbintzanan, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2212847