203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lankidetza hitzarmena Hezkuntza Departamentuarekin

Baztango Udalak 2022ko irailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren eta Baztango Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onestea erabaki zuen. Hitzarmenaren bidez honakoak arautuko dira: Nafarroako Gobernuaren titulartasunekoa den Lekarozko Bigarren Hezkuntzako Institutuko eskola esparruan dagoen kiroldegia erabiltzea eta erabiltzeko baldintzak ezartzea, eta Baztango Udalaren titulartasunekoak diren Giltxaurdi udal-kirol instalazioko igerilekuaren zati bat eta Braulio Iriarte eta Baztan pilotalekuak erabiltzea.

Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.

Baztanen, 2022ko irailaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2213242