203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiboko instalazioak eraikitzeko lizentziak emateari uztea

Andosillako Udalak, 2012ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluarekin bat, dekretatzea utzi eginen zaiola Andosillako udalerriko lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiboko instalazioak eraikitzeko lizentziak emateari, egungo udal planeamenduan nola araututa dauden ikusi nahi da eta. Horren arabera, bada, erabakiko da zein diren mota horretako instalazioak hartzeko eremu egokienak lurzoru urbanizaezinaren barruan eta zein izanen den aplikatuko zaien araudi partikularra. Horretarako, hain zuzen, aldaketa bat izapidetu beharko da Planean.

2. Ezartzea etendurak iraunen duela Udal Plana aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertzeko, eratzeko eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lurzoru urbanizaezina egoki arautzea. Epe horretan hasierako onespena ematen bazaio, etena mantendu eginen da planeamenduko determinazio berrien ondorioz hirigintza-antolamendua aldatzen duten eremuetan, eta eten horren ondorioak behin betiko iraungiko dira bi urte pasatzen direnean planeamendua edo haren erreforma aztertzeko hartutako etendura-erabakitik. Baldin hasierako onespena gertatzen bada urtebeteko epea pasatu ondoren, gehienez urtebete iraunen du hasierako onespen horretatik heldu den etenak.

3. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.

3. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Andosillan, 2022ko urriaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2213213