203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio bidez, kirol-teknikariaren lanpostua betetzeko aldi baterako kontratuarekin (euskarako nahitaezko C1 maila)

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 23an hartu erabaki baten bidez, deialdia onetsi da izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio bidez, kirol-teknikariaren lanpostuan (euskarako nahitaezko C1 maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitaratuko dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/ eta http://www.zizurmayor.es/eu/ helbideetan, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2212859