203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak ekainaren 8an emandako 1351/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Tuterako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak. Lanpostu horietako bat barne igoerako txandan betetzekoa da eta bestea txanda irekian, Nafarroako polizia guztietako kideen artetik. Deialdi hori 2022ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23koan.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Alkatetzak irailaren 16an emandako 1913/2022 Ebazpenaren bidez onetsi da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda aipatutako deialdirako:

"Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Deialdiaren 4. oinarriaren 1. apartatuan xedatuarekin bat, onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

1. Barne igoerako txandako izangaiak:

Onartuak:

1

920519

2

850111

3

840111

4

670903

5

710608

6

640103

Baztertuak:

1

950519*

(*) Baztertua izateko arrazoia: ez du bete Tuterako udaltzain-agentearen lanpostuan gutxienez 3 urteko antzinatasuna (lanpostuaren jabetza hartu zuenetik) frogatzeari buruzko baldintza.

2. Nafarroako polizia guztietako kideen arteko txanda irekiko izangaiak:

Onartuak:

1

030

Baztertuak: -.

Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondotik, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta udal web-orrian (www.tudela.es).

Tuteran, 2022ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

L2212904

Iragarkiaren kodea: