203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, ehorzlearen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko. Epaimahai hautatzailearen aldaketa

Alkatetzaren 2022ko martxoaren 11ko 602. Ebazpenaren bitartez, oinarriak ezarri ziren ehorzlearen lanpostuan (D maila/taldearen parekoa) aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Apirilaren 19an amaitu zen aipatutako hautapen prozesuan onartua izateko eskabidea erregistratzeko epea.

Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta eskabideak aurkezteko mugaegunean eskatutako baldintza guztiak betetzen zituztela egiaztatu ondoren, 2022ko apirilaren 28ko 974. Ebazpena eman zen; haren bidez onetsi zen aipatutako deialdian onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Hautapen organoan gertatu diren aldaketak eta horiei dagokienez 3.3 oinarrian kalifikazio epaimahaiari buruz aurreikusitakoa ikusirik,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea kalifikazio epaimahaiaren osaera, zeina 3.1 oinarrian zehazten baita, halako moduz non honako hauek osatuko baitute:

–Epaimahaiburua: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Zeus Pérez Pérez, Tuterako Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: José Miguel Mateo, Tuterako udal hilerriko lehen mailako igeltsero-ofiziala.

Ordezko epaimahaikidea: Juan Carlos Irisarri Samanes, brigadako igeltsero-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Rufino Arcos Gracia, brigadako igeltsero-ofiziala.

Ordezko epaimahaikidea: José Luis Enciso López, brigadako igeltsero-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Ana José Martínez Navarro, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Antonio Pérez Omeñaca, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

Idazkaria: Eugenia Enériz Salvatierra, Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria.

Bigarrena.–Udaletxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, Udalaren web-orrian (www.tudela.es) kontsultatzen ahalko da, "Lan eskaintzak" izeneko atalean, deialdiaren aipamenean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2022ko irailaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2212883