203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, mantentze-lanetako ofizialaren bi lanpostu, C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen zerrenda, kalifikazio epaimahaia eta hautaprobak egiteko data

Ana M.ª Góngora Urzaiz Burlatako Udaleko alkatearen 1061/2022 Ebazpena, irailaren 28koa.

Alkatetzaren 926/2022 Ebazpenaren bidez, Burlatako Udalean mantentze-lanetako ofizialaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta argitara eman ziren 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ekoan. Lanpostuok C mailakoak dira, eta 5.3 eta 5.4 zenbakiekin daude identifikaturik plantilla organikoan.

Baldintza horien 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du alkatetzak, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. 4. oinarrian, honako hau eransten da: "Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko".

Honen bidez, kalifikazio epaimahaia eratzen da, deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat; hona hemen:

Epaimahaiburua: Ana M.ª Góngora Urzaiz, Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetutako zinegotzia.

Lehen epaimahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegi, Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuen burua.

Ordezkoa: ordezten duena.

Bigarren epaimahaikidea: Fermín Tarragona Castro, Burlatako Udaleko obra-arduraduna.

Ordezkoa: ordezten duena.

Hirugarren epaimahaikidea: Burlatako Udaleko ordezkari sindikal bat.

Ordezkoa: hark eskuordetutakoa.

Idazkaritza: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkari nagusia.

Ordezkoa: hark eskuordetutakoa.

Epaimahaiak Giza Baliabideetako teknikaria izendatzen du, epaimahaiaren aholkulari jardun dezan proba guztietan, hitzarekin baina botorik gabe.

Deialdiko 4. oinarrian adierazitakoarekin bat, eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkatetzak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta probak egiteko tokia, data eta hasiera ordua zehaztuko dira. 6. oinarriarekin bat, izangaiek bi proba egin beharko dituzte oposizioaldiaren barruan, teorikoa bat eta praktikoa bestea, deialdiko lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruz. Proba teorikoan 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta praktikoan 50; izangaiek ez badute horietako bakoitzean gutxienez puntuazioaren %50 lortzen, baztertuak izanen dira.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Zuzenean onestea Burlatako Udalean mantentze-lanetako ofizialaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda, ez baitago izangai bazterturik. Lanpostuok C mailakoak dira, eta 5.3 eta 5.4 zenbakiekin daude identifikaturik plantilla organikoan.

ZENBAKIA

DEITURAK ETA IZENA

1

MELERO AGRAMONTE, ÁNGEL

2

MERCHÁN SÁNCHEZ, GUILLERMO

3

PÉREZ SOLA, CARLOS

2. Erabakitzea 2022ko azaroaren 4an, 08:30ean, ostiralarekin, eginen direla deialdiko 6. oinarrian jasotako probak, Udalaren biltegian (Zangozako merindadea kalea 25, Burlata). Proba egiteko, NANa eta boligrafo urdina edo beltza eraman beharko dira.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Interesdunei jakinaraztea hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2213077