1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Laboratorios Cinfa SAk sustaturik.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 38. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratuaren funtsezko aldaketa |
Espedientearen kodea | 0001-0062-2022-000017 | Hasiera eguna | 2022/09/20 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 4.3 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina/Bat ere ez |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina/Bat ere ez |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Zentroa ez dago sartua |
Instalazioa | FARMAZIA-ESPEZIALITATEEN FABRIKAZIOA |
Titularra | LABORATORIOS CINFA SA |
Zentroaren zenbakia | 3109802984 |
Tokia | Ollokiko industrialdea, 1. poligonoa, 1043. lurzatia, Olloki |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 615.347,000 eta y: 4.743.645,000 |
Udalerria | ESTERIBAR |
Proiektua | Picking eremua handitzea |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2022ko irailaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2212880