203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

357E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimentzen baitzaio kudeaketa-­esleipen bat egitea, Osasun Departamentuak Iruñeko Conde Oliveto eraikinean dituen lokaletako garbiketa-zerbitzua kontratatzeko 2023. urterako.

Nafarroako Gobernuak 2022ko abuztuaren 24an hartutako erabakiaren bidez baimena eman zitzaion Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari kontratu bat egin zezan, erakunde autonomo horren Iruñeko Conde Oliveto eraikineko eta Iparraldeko eta Ekialdeko oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroetako garbiketa-zerbitzua emateko, 2023. urterako, bost urte bete arte luzatzeko aukerarekin.

Erabaki horretan, kontratazioaren balio zenbatetsia eta urteko aurrekontua zehazten dira, eta adierazten da kopuru horietan sartzen dela Osasun Departamentuari eraikin hori garbitzeagatik dagokion gastua; izan ere, eraikineko instalazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren instalazioekin partekatzen direnez, zehazten da aurreikusita dagoela eraikin horretako instalazioen garbiketa batera tramitatzea.

Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak egindako txostenaren arabera, proposatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimentzea kudeaketa-esleipen bat egitea Osasun Departamentuak Iruñeko Conde Oliveto eraikinean dituen lokaletako garbiketa-zerbitzua kontratatzeko, 2023. urterako, aipatu eraikinean Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren instalazioak baitaude, kontratazio horretan eraginkortasuna bermatze aldera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat.

Era berean, artikulu horrek ezartzen du ezen, esleipena ematen duen organoa atxikia dagoen departamentu bereko beste organo bati edo haren menpeko erakunde edo entitate publiko bati kudeaketa-esleipena egiteko, beharrezkoa izanen dela departamentuaren titularra den pertsonak emandako baimena.

Kudeaketa-esleipena indarrean egonen da foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aipatu garbiketa-zerbitzua emateko sinatutako kontratua indarrean dagoen egunera arte, edo, hala badagokio, Osasun Departamentuko bulego horien kokapena aldatzen den egunera arte.

Esleipen horren xedeak eragindako gastuak finantzatuko dira 2023rako onesten den gastu-aurrekontuko partidaren kargura (eta, luzapena egonez gero, hurrengo aurrekontuetako partidaren kargura), hain zuzen ere 2022ko gastu-aurrekontuko "Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak" izeneko 500000 51000 2271 311100 partidaren baliokidea den partidari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Baimentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari kudeaketa-esleipen bat egitea, Osasun Departamentuak Iruñeko Conde Oliveto eraikineko bigarren solairuan dituen lokaletako garbiketa-zerbitzua kontratatzeko, 2023. urterako. Osotara, lokalek 661,38 metro koadro dituzte.

2. Aipatutako kudeaketa-esleipena indarrean egonen da foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aipatu garbiketa-zerbitzua emateko sinatutako kontratua indarrean dagoen egunera arte, edo, hala badagokio, Osasun Departamentuko bulego horien kokapena aldatzen den egunera arte.

3. Esleipen horren xedeak eragindako gastuak finantzatuko dira 2023rako onesten den gastu-­aurrekontuko partidaren kargura (eta, luzapena egonez gero, hurrengo aurrekontuetako partidaren kargura), hain zuzen ere 2022ko gastu-aurrekontuko "Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak" izeneko 500000 51000 2271 311100 partidaren baliokidea den partidari.

4. Foru agindu hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kontabilitate Bulegora, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2212900