203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, honako deialdi hau onesteko iragarkian: "Osasun arloko Nafarroako lanbide elkargoek 2022. urterako antolatutako etengabeko prestakuntzako jarduerak egiteko laguntzen deialdia". DDBN identifikazioa: 633850.

Ekainaren 7an sinatu zen Osasuneko zuzendari nagusiaren 4771E/2022 Ebazpena, "Osasun arloko Nafarroako lanbide elkargoek 2022. urterako antolatutako etengabeko prestakuntzako jarduerak egiteko laguntzen deialdia" onetsi zuena.

2022ko irailaren 27an, deialdi hori onesten duen ebazpena argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 192. zenbakian. Aldizkari Ofizialean argitaratzeko bidali zenean, Extr@ programa korporatiboaren akats tekniko baten ondorioz, automatikoki zenbakiz aldatu zen eta okerreko zenbakiarekin argitaratu zen, hau da, 4772 zenbakiarekin argitaratu zen 4771 zenbakiarekin beharrean, akats informatikoaren ondorioz.

Aurrekoa ikusita, eskatzen da argitalpen horretan zenbakia aldatzea eta egindako akatsa zuzentzea. Horrenbestez:

Honako hau dioen tokian:

"4772E/2022 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da osasun arloko Nafarroako lanbide elkargoek 2022. urterako antolatutako etengabeko prestakuntzako jarduerak egiteko laguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 633850."

Honako hau behar du:

"4771E/2022 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da osasun arloko Nafarroako lanbide elkargoek 2022. urterako antolatutako etengabeko prestakuntzako jarduerak egiteko laguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 633850."

Iruñean, 2022ko urriaren 5ean.–Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F2213351