203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21394E/2021 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen besteren konturako langileen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen besteren konturako langileen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 8ko 8915E/2022 Ebazpenaren bidez, 150.000 euroko gastua baimendu zen 2022ko gastu aurrekontuaren "Kontziliaziorako laguntzak enpresetarako" izeneko 950001 96100 4709 241114 aurrekontu-partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2022. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT

1. Baimena kentzea partida honen kargura honako gastu hau egiteko:

–Kontratazio bidez, besteren konturako langileei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko dirulaguntzak, Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez arautuak, 100.000 euro, 2022ko gastu aurrekontuaren "Kontziliaziorako laguntzak enpresetarako" izeneko 950001 96100 4709 241114 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko irailaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2213108