203. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

319/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Familiako eta Komunitateko Erizaintzako erizain espezialista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Horrez gainera, kalifikazio epaimahaian langileek izanen dituzten ordezkariak izendatzen dira eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko eguna zehazten da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 13ko 302/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Familiako eta Komunitateko Erizaintzako erizain espezialista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Deialdi hori 2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak otsailaren 2an emandako 65/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen erreklamazioak egiteko eta, akatsik izanez gero, haiek zuzentzeko. Ebazpen hori 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17koan.

Erreklamazioak egiteko eta balizko akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, langileek kalifikazio epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko eguna zehaztea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Familiako eta Komunitateko Erizaintzako erizain espezialista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Zerrenda hori eranskinean dago.

2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileek kalifikazio epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea: Vega García López andrea, epaimahaikide, eta M.ª Sara Erce López andrea, ordezko epaimahaikide.

3. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2022ko urriaren 29an eginen dela, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa z.g., Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

IZANGAIEN ZERRENDA

Txanda irekia.

–Onartuak:

AMATRIAIN BOLEAS, EDURNE

ARETA CUESTA, CRISTINA

CAMARA DEL RIO, SONIA

CANGA GUTIERREZ, CARLOS

CASTIGLIONE SALVADOR, MARIA CAMINO

CIGA TELLECHEA, BLANCA

ENERIZ SANCHEZ, AINARA

IBARGOYEN AGUINAGALDE, GORETI

INIESTA MARTINEZ, IRENE

IRAZOQUI CEBERIO, ANIA

ITOIZ BURGUETE, MARIA LUISA

JAUREGUI ELSO, MIKELE

LIROZ IMAZ, ANA

LOPEZ SUAREZ, LAURA

SOTO LOPEZ, LUCAS

–Baztertuak: Inor ez.

Igoera txanda.

–Onartuak:

PALACIOS HERNANDO, NURIA

–Baztertuak: Inor ez.

Desgaitasuna dutenentzako txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, NOPLOI.

Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2212549