202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Olio errota

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak hori garatzeko onetsi duen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honen bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Hacienda Ortigosa SL.

Jarduera: funtsezko aldaketa olio errotaren jarduera sailkatuan.

Tokia: Recajo errepidea, z.g., 135. lurzatia, 18. poligonoa, Viana.

Vianan, 2022ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2212893