202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2022ko irailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2018. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Vianan, 2022ko irailaren 23an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2212861