202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Udal ordenantza, ekainaren 18an izandako suteak kaltetutako higiezinak berreraiki eta konpontzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

2022ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Valtierrako udal ordenantza, ekainaren 18an izandako suteak kaltetutako higiezinak berreraiki eta konpontzeko laguntzak arautzen dituena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Valtierran, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2213036