202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat. Hasierako onespena

2022ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Valtierrako Udalaren Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Valtierran, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2213032