202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Supermerkatua, gasolindegia, auto-garbiketako gunea eta etxebizitza osagarria dituena

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espediente zenbakia: 33/2022/AACC.

Sustatzailea: Corporación Alimentaria Guissona SA.

Jarduera: supermerkatuaren jarduera ezartzea; gasolindegia, auto-garbiketako gunea eta etxebizitza osagarria izanen ditu.

Tokia: La Barrena poligonoa, Canal de Mañeru kalearen izkina; sarbidea Zaragozako errepidetik (32. poligonoa, 40. eta 49. lurzatiak).

Tuteran, 2022ko irailaren 27an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2213107