202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Hiri-jarduketarako plan berezia, fitxa aldatzeko UC3 unitatean eta gutxieneko lurzatia arautzen duen 3.3.4 artikulua aldatzeko. Behin betiko onespena

Tirapuko Udalak, 2022ko irailaren 14an egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea honako hauek aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia, Andoni Ojer Lacunzak aurkeztua: UC3 unitate finkatuaren fitxa; hirigunean gutxieneko lurzatia arautzen duten arau eta ordenantzetako 3.3.4 artikuluaren B apartatua; eta UC-3 unitatearen xehetasunerako planaren kuantifikazioa laburtzen duen koadroa, 3 etxebizitzatik 4ra aldaturik. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

3.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezko jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik hobekiena gauzatzeko.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.

Tirapun, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212659